Saltar al contenido principal

Herriari bueltaka

Mejor precioentre 2 tiendas
21,75 €22,90 €Ahorras 1,15 €
Casa del libro
En stock
Ver las 2 ofertas

Todas las ofertas en 2 tiendas

Descripción

Duela bostehun urte, Magallaes eta Elkanoren espedizioak lehen itzulia eman zion munduari. Orain, Ander Izagirre Getariatik abiatu eta Getariara bueltatu da, Elkanoren jaioterritik Elkanoren jaioterrira, eta itzuli geografiko, historiko eta mentala eman dio euskaldunen herriari. Bizikletaz egindako bidaia honetan istorio harrigarriak aurkitu ditu: duela bostehun urtekoak (nabigatzaileak, esploratzaileak, esklaboak, iraultzaileak, enperadoreak, erbesteratuak, baleazaleak, hemengo espirituak, hango jainkoak) eta oraingoak (esploratzaileak, arrantzaleak, meatzariak, etorkinak, arotzak, arkeologoak, sukaldariak, eskultoreak, poetak, txokolategileak). Munduaren lehen itzulian parte hartu zuen euskal gizartearen eta gaur egungoaren arteko kontrasteak eta antzekotasunak azaleratzen ditu Izagirreren testuak, eta agerian jarri argiz eta odolez blaitutako gure historia, kulturen arteko nahasketa, esploraziorako pasioa. Bidaia-kronika, abenturen narrazioa, azalpen historikoa eta saiakera fina nahasiz, Izagirrek zalantzan jartzen du euskaldun aratz eta menderaezinaren mitoa, bere esentzien baitan bildutako euskaldunaren figura: «Irudi bakarrean sinplifikatu behar badira, euskaldunak ez ziren nekazari isolatuen herri bat hain justu, ezpada nabigatzaile promiskuoen herri bat». Beti komeni da gauza guztiei bueltak ematea. Batez ere, herrialdeei.

Pregúntale a ChatGPT

Abrimos ChatGPT con la pregunta ya escrita, en una pestaña nueva. Puedes editarla antes de enviar.

Productos relacionados