Inork ez du ulertzen zer gertatzen zaion Sauli: gustatzen ez zaion zerbait egiten diotenean, mugitu ezinik gelditzen da, eta ez da hitzik esateko gai. Kontuan har dezaten nahi du, baina ez daki nola eskatu. Zorionez, Thorrek, aitona-amonen katuak, erakutsiko dio nolako boterea duen barru-barruan: planto egin eta «Nahikoa da!» esatea, lehoi baten indarraz. Ipuin honetan erakusten zaigu zein garrantzitsua den mugak jartzen ikastea, segurtasuna eta asertibitatea oinarri hartuta.