Nayita Tirita eskolako erizain ausart eta jakin-min handikoa da, beti besteei laguntzeko prest dagoena. Osasuna hobetzeko aholkuak irakastea gustuko du, baita zaintza-tiritak banatzea ere. Egun batean ezezaguna den planeta batera abiatzen da, bidaia-espazial bat eginez. Planeta horretan, orraztu gabeko munstrotxo iletsu eta koloretsuak bizi dira, haien higienea eta osasuna zaintzen ez dutenak. Abentura honetan, izaki horiek, osasuntsuago eta zoriontsuago hazteko, ohitura berriak ikasiko dituzte.