Saltar al contenido principal

Termita

Mejor precio
19,00 €
Abacus
Abacus
En stock

Todas las ofertas en 1 tienda

Descripción

Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere, haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean. Alabaina, ahots narratiboa oldartu egiten zaio marjinaltasun horri, ez du biktima egoeratik hitz egiten, ez du pena eman nahi, ez du enpatiaz baliatu nahi. Inolako errukirik gabe mintzo da, kapitulu laburretan, idatz molde aratz eta sendoaz, elipsiak eta isiluneak bikain baliatuz. Dena blaitzen duen aura punk triste batez inguraturik, inolako trabarik gabe hausnartzen du janariarekin duen harremanaz, sexuaz, lan zapalketaz, maitasunez, agertzen du nola pobrezia eta gizarte-bazterketa heredatzen diren, nola iraganeko bortxak birsortu egiten diren, belaunaldiz belaunaldi, pribilegio gutxien duten emeen gorputzetan. Eta biloba eta amama baten arteko maitasuna ere adierazten du, estereotipoak hautsiz eta orijinaltasun handiz. Termitak aurre egiten die gizarte eta familia konbentzioei, kapitalismoaren laneta afektibitate-betebeharrei. Eta aurre egiten die, baita ere, nobelaren eta fikzioaren eredu eta egiturei.

Productos relacionados

Termita desde 19,00 € | Ofertas en Komparoo