Saltar al contenido principal

Zimurrak

Mejor precio
14,25 €
Abacus
Abacus
En stock

Todas las ofertas en 1 tienda

Descripción

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok (bankuko exekutibo izandako gizona), eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du, bere adineko kideak (nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin) batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia, baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

Productos relacionados

Zimurrak desde 14,25 € | Ofertas en Komparoo